Cluster iDataPlex

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Edukiak

Euskal Autonomia Erkidegoarentzako Superkonputagailu bat

Eusko Jaurlaritzak prestazio altuko superkonputagailu batekin hornitu ditu gure Autonomia Erkidegoko ikertzaileak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak EJIE-rekin hitzarmen bat sinatu berri du 1.024 prozesatzaile eta 90 TB-ko diskoa, eta 11 Teraflop-tako (11 bilioi eragiketa segunduko) kalkulu potentzia jarraia duen superkonputagailua kudeatzeko.

Espainiako lehen IBM iDataPlex instalazioa da; %40-rainoko energia aurrezpena ahalbidetu, eta aldi berean, prozesamendu gaitasuna 5-engatik biderkatzen duen errefrigerazio sistema eraginkordun errendimendu handiko ekipo bat da. Makina honek, Euskal Komunitate Erkidegoak dagoeneko dauzkan baliabideak osatzen ditu, hauen artean aipagarrienak UPV/EHU-ko ARINA clusterra eta DIPC-en ekipoak dira.

Superkonputagailuaren kudeaketa i2basque Sare Akademikoaren esku utzi da, eta honek kalkulu baliabideak banatuko ditu makinaren erabilera eskatzen duten ikerketa taldeen artean, eta xede hori betetzeko erabiltzaide kontuak, kalkulu denborak eta disko-espazioa eskeiniko dizkie. Superkonputagailua, EJIE-ren Datu Prozesaketarako Zentroan kokatua dago, eta i2basque-ren sare tronkalera dago konektatuta zuntz-optikozko lotura baten bidez. i2basque-ren web orrian, kalkulu intentsiboari eskeinitako atalak ekipoaren deskribapena, atzipenerako prozedura eta eskaera orria jasotzen ditu.

Irudi galeria

i2basque Sare Akademikoa

i2basque Eusko Jaurlaritzaren Informazio Gizarterako Plan Estrategikoaren (PESI) programa bat da. Hezkuntza Sailarekin sinatutako hitzarmen baten bidez UPV/EHU-k kudeaturiko lehen etapa baten ondoren, 2011-ko urtarrilan Ikerbasque Fundazioaren parte izatera pasako da.

i2basque Sare Akademikoa 2005 ezkeroztik dabil jardunean. 60 erakunde baino gehiago dauzka afialiatuta, eta horien artean unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikerketa zentroak, eta I+G+B eragile anitz daude. Prestazio altuko komunikazio sare batekin, i2basque, RedIRIS eta GEANT bezalako sare nazional eta europarretara sarbidea da. Horretaz gain, Euskal Herriko hainbat ikerketa taldek (ESS-Bilbao, BCMath, Labein, UPV/EHU) erabiltzen aritu diren kalkulu intentsiborako baliabideak bazituen ere, orain nabarmenki areagotu dira hauek.

Superkonputazioaren erabilerak

Superkonputagailuak gaur egun tresna baliotsuak dira ikerketa esparru anitzetan, non aparteko instalazio zientifikoetatik jasotako datu bolumen handiak maneiatzen diren (partikula-azeleragailuak, radioteleskopioak), edo eredu atomiko eta molekularren simulazioak egiten diren. Fisika eta kimiko-fisika jakintza esparru tradizionalei, kalkulo intentsiboa behar duten medikuntza eta biologiako proiektuak gehitzen zaizkio: farmakoen diseinua, genoma eta proteomen klasifikazioa, patologiekin lotutako adierazle genetikoen aurkikuntza, denbora laugarren dimentsiotzat duten 3D-ko irudi medikoak.

Mota honetako erabileren adibidetza zehatzak medikuntzan, Alzheimer-dun gaixoekin egiten diren ikerketak dira. Nazioartean hainbat proiektu daude denbora tarte txikietan egindako TAC-ak erabiltzen dituztenak, eta ondoren, denboran, pelikula bat izango balitz bezala aztertu eta ikustarazten dituztenak datu hauek. TAC bakoitzak zenbait GB hartzen ditu, horrenbestez, informazio bolumen handiak tratatu eta gordetzea beharrezkoa da.

IKERBASQUE Fundazioa

IKERBASQUE Fundazioak ikerketa eta ezagutza zientifiko, humanistiko eta teknologikoa bultzatu, sustatu eta garatzea du helburutzat; gizarte, unibertsitate, ikerketa zentro eta orokorrean komunitate zientifikoaren onura bilatuz. Bere zeregina Euskal Herrian ikerketa zientifikoa suspertzea da, talentu-ikertzailea erakarri eta eusten lagunduz, eta bikaintasunarekin konprometitutako oinarrizko ikerketa zentroen sorrera eraginez (BERC) komunitate zientifikoarekin kooperatuz.

i2basque Sare Akademikoak, superkonputagailu honen ekarpenarekin, eta bere komunikazio eta multimediazko beste zerbitzuekin ekosistema baten sorrera bultzatuko du, non ikertzeaileak bereziki, eta Euskal komunitate zientifikoak orokorrean, beren egitekoan lagunduko dituen baliabide potente eta modernoak izango dituzte eskura.

Prentsa eta foro digitaletako berriak

Tresna pertsonalak