HPCra sartzeko prozedura

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

i2basque Sare Akademikoak bere entitate afiliatuetako ikertzaileei superkonputazio baliabideak eskaintzen dizkie, eta baliabide hauek dexente handitu dira 2010eko azaroan, 1024 core eta 11 TeraFlop-dun superkonputagailuaren kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Laister baliabide hau RESen parte izango da (Espainiako Superkonputazio Sarea), bere kalkulo denboraren %20a, BSC Superkonputazio Zentro Nazionalak aukeraturiko erabiltzaileei eskainiko dielarik. Gainontzeko denbora, i2basque-k aukeraturiko erabiltzaileei emango zaie.

Orain arte gure HPC baliabideak honako dokumentuaren baten bitartez eskatzen ziren. 2011ko azaroaren 1etik aurrera RESak erabiltzen duen prozedura antzekoa jarraitu beharko da baliabideak banatzeko, lau hilabeteko denbora tarteetan. Sistema honen bitartez gure ikertzaileek beste eredu bat ezagutuko dute, eta honek, aurrerago beste maila batean dauden baliabideak eskatzea ahalbidetuko die; estatu mailan BSCn, edo maila europearrean PRACEn.

Aldaketa hau udara ateetan dugula eman denez, deialdiaren ezaugarrietaz aurrez informatu nahi zaituztegu, hala nola, eskatzaileek luzatu behar duten informazioaz ere.

  • Atzipen epea: 2011ko azaroaren 1etik, 2012ko otsailaren 29ra (lau hilabete)
  • Epe honetan eskainitako baliabideak: 2.390.000 kalkulu ordu

Eskaera orrira sartzeko erabiltzaile gisa erregistratu beharra dago. BSCra sartzeko prozedura kontsultatzea gomendatzen dizuegu, i2basque-n antzeko arauen baitan funtzionatuko bait dugu. Formularioa erregistraturiko erabiltzaileentzat aktibatuko da hurrengo deialdia ireki bezain laster, hurrengo uztailaren 15ean alegia. Informazio gehigarri gisa, deialdi honetan erabiliko den formularioaren behin-behineko gidoia jartzen dugu zuen eskura.

Eskaera orriak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15ean amaituko da.

Edozein zalantza edo kontsulta egiteko noc@i2basque.es helbidera bidal ditzazkezue zuen mezuak, edo gure bulegora dei gaitzakezue 943 308486 zenbakira.

Para cualquier duda o consulta, pueden enviar sus mensajes a noc@i2basque.es, o llamar a nuestras oficinas (943 308486).

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan