I2BASQUE sare akademikoaren Grid-a

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

SunGrid engine-n oinarrituriko kudeaketa azpiegituradun GRID nodoa, Euskadiko I+G komunitatearen kalkulu trinkorako.

Edukiak

Ezaugarri teknikoak

  • Nodoa kudeatzeko eta sortzeko ekipo nagusiak: PKI, NAS.
  • Klusterrak Leioan, Donostian eta Gasteizen.
  • 56 Xeon prozesadore, 2MB-rekin (32 eta 64 bitekoak).
  • 100 GBko RAMa.
  • 5,6 TBko pilaketa gaitasuna.
  • 2,5 Gbp-ko i2BASQUE enbor sarea.

Orain instalaturiko kalkuluko softwarea

  • Konpilatzaileak eta interpreteak: GCC 3.3, GCC 4.0, Intel C++Compiler 9.0, Intel Fortran Compiler 9,0, Python, Php, Perl (32 eta 64 biterako)
  • Kalkulu trinkorako tresnak (HPC): MPICH (32 eta 64 bit)
  • Banaturiko baliabideak kudeatzeko tresna (HTC): Sun Grid Engine
  • Beste tresna batzuk: Systemimager, LDAP, Partimaged, Ganglia, C3 Tools, IPTables.

Zerbitzu honekin harremanetan jartzeko

  • i2BASQUE-en NOC.

Grid-en instalazioaren xehetasunak

i2BASQUE-en Grid osatzen duen hazia Euskadiko geografian banaturiko hiru klusterrek osatzen dute; sistema bakartzat agertzen dira eta, bertara, Gipuzkoako UPV/EHUko CIDIRen dagoen frontend batetik sartu behar da.

Hurrengo irudian, i2BASQUE-en gridaren banaketa ikusten da, Euskadiko hiru probintzietako presentzia guneekin.

Image:vista_grid.png

Nodoetara lanak bidaltzen dira Sun Grid Engine (SGE) sistematik (baliabideak kudeatzeko sistema), bai HPC lanak eta bai HTC lanak.

Erabiltzaile sistema bakarra dago sistemarako eta LDAPn oinarritzen da.

Nodoak erraz gehitzen eta kentzen dira sisteman, Systemimager erabilita instalaturik baitaude.

Backup-en sistema partimaged eta partimage erabiliz egiten da.

Griden nodoen eta zerbitzuen egoera monitorizatzeko sistema Ganglia-n oinarritzen da eta denbora errealean kontsulta daiteke i2BASQUE GRID-en.

Nodoetan edo fitxategien aldaketan komandoak betearazteko administrazio lanak errazteko, C3 Tool deritzonen instalazioa egiten da.

Erabiltzaileen softwarea eta kontuen sistema NASen daude, eta nodo guztiek partekatzen dute.

Halaber, IPTables-en oinarrituriko firewall-a ere instalatu da, multzoari segurtasuna emateko.

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan