IPv6 Jardunaldia 2012

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

JARDUNALDIAREN IZENBURUA

World IPv6 Launch, hilabete bat ondoren

DATA ETA LEKUA

  • 2012ko uztailaren 13an, ostirala. Donostiako Teknologi Elkartegiko Auditorioan.

DESKRIBAPENA

2011ko ekainean, mundu osoko webgune eta Interneteko atzipen hornitzaile nagusiek, Google, Facebook, Yahoo!, Akamai eta Limelight Networks, beste 1500 webgunerekin batera, World IPv6 Day-n hartu zuten parte. Mundu mailan egin zen Interneteko protokolo berriaren proba arrakastatsua izan zen. 24 orduko egonaldi koordinatuaz, munduko webgune nagusiek IPv6 Internet globalera iragateko prestatuta daudela frogatu ahal izan zen, zeina modu esponentzialean jarrai dezaken hazten.

2012ko ekainaren 6an World IPv6 Launch-a egin zen.Erronka berri honekin Internet Society-k egun hortatik aurrera ISP nagusiek, ekipamendu egileek eta mundu osoko webguneek modu iraunkorrean IPv6-n eduki, zerbitzu eta ekipamenduak eskaintzeko proposamena egin du.

Donostiako Teknologi Elkartegiak, UPV/EHU-ko Informatikako Fakultateak eta Bilboko Ingenieritza Teknikoko Goi Eskolak, eta i2basque Sare Akademikoak, 2011an hasitako zabaltze egitasmoaren jarraipen gisa antolatu dute Jardunaldia, ondoko helburuekin:

  • IPv6-ren egoera ezagutarazi World IPv6 Launch-az hilabete igaro denean
  • Euskal Herrian IPv6-aren zabaltzea bultzatzatu, bereziki:
    • i2basque-i afiliaturiko erakundeak
    • Cluster eta RVCTI-ak: IPv6 "gauzen Internetean" eta "smart city"-etan (azpiegiturak, garraioa, multimedia, energia, osasuna...)
    • IKT sektoreko enpresak: zerbitzu eta produktu portfolioan IPv6 eskaintzearen abantailak
    • Sare korporatiboak: eduki eta zerbitzuen eskaintza IPv6-n

2012aren hasieratik i2basque Internet Erregistratzaile Lokala (LIR) da (LIR) RIPE NCCn. Geure erakunde afiliatuen artean egokitu diguten barrutiko IPv6 helbideak banatzen ditugu, eta dagoeneko BGP-n ondo iragartzen da.

NORI ZUZENDUA

  • i2basque-i afiliaturiko erakundeak
  • IKT sektoreko enpresak (industria eta zerbitzuak)
  • Sare korporatiboak (administrazioa, edukiak, zerbitzuak)
  • Cluster-ak
  • Azken erabiltzaileak

AGENDA

Goiza

  • 09:00 - 09:30 Bertaratutakoen erregistroa
  • 09:30 - 09:50 Aurkezpena. Pedro Luis Arias, Xabier Sabalza, Cristina Uriarte, Lore Martínez, Estefanía Morcillo
  • 09:50 - 10:15 i2basque IPv6-n. Josu Aramberri, José M. Pérez Fuente
  • 10:15 - 11:00 IPv6-ren egoera globala. Jordi Palet
  • 11:00 - 11:30 IPv6 UPV/EHU-n. Eduardo Jacob
  • 11:30 - 12:00 Kafea
  • 12:00 - 12:30 Alderdi teknikoak: IPv6 para usuarios. José María Rivadeneyra
  • 12:30 - 14:00 Mahai borobila/Eztabaida: IPv6-n erabilera berrikuntza adierazle gisa. Esperientzia eta inpresioak. ISP, IKT enpresa, RVCTI, administrazioaren sare korporatibo eta eduki hornitzaileek hartuko dute parte

Arratsaldea

  • 16:00 - 18:00 20 minutuko banan-banako elkarrizketak hizlariekin agenda jarraituz. IPv6-aren erabilerara gehitzea planteatzen ari diren enpresa eta erakundeek eman dezakete izena beraien kasu partikularraz kontsultatzeko eta IPv6-ra aldaketa egiteko estrategia posibleak aztertzeko.

INFORMAZIO OSAGARRIA

  • Zure ordenagailu eramangarria ekar dezakezu dagokion RJ-45 konexio eta kablearekin. Modu horretan, zure ordenagailua IPv6-ra pasatzeko prest dagoen egiaztatu ahal izango duzu.

ANTOLATZAILEAK

PATROCINADORES

COLABORADORES

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan