Kalkulu intentsiboa

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

i2BASQUEk bere helburuen artean Euskal Herrirako "GRID nodo" bat garatzea du, eta hasiera batean bere kalkulu intentsiboko azpiegitura Euskal Herriko I+D komunitate osoari eskaintzen dio.

Kalkulu intentsiboko baliabide hauek i2BASQUEren (SDH 2,5 Gbps-ra) sare nagusira daude konektatuak zuzenean GE zuntz optikozko interfazeekin.

Azpiegitura bitan dago banandua, bata garapen eta probetarako, eta bestea produkzio eta mota guztietako ikerlerien erabilerarako.

Edukiak

Kudeaketa eta azpiegituretarak erabiltzeko politika

i2basqueren helburu eta xedea errendimendu altuko konputazioarekiko (HPC)

Geure xedea Euskal Herrian HPC-rako lehen azpiegitura ezartzea da, ikertzaile guztien eskuetara jarriaz, eta beraiekin geure savoir-faire partekatuz ekipamendu mota honen instalazio eta kudeaketan.

Geure hasierako ekipamenduak hazi edo katalizadore bat izan nahi du, i2basque Sare Akademikoaren barne eta kanpoko eragileen aliantza eta kolaborazioak eratzeko. Kolaborazio hauen bitartez, Grid Computing motako teknologiak bezalako baliabideak elkartuz, lehen ezinezkoak ziren esperimentuak egitea ahalbidetuko da, eta i2basque-ren banda zabaleko sarearen erabileraren bidez indartuko dira, baliabideen partekatzea ahalbidetzeko funtsezkoa berau.

Zerbitzua erabiltzeko aukera honako zehaztapen eta baldintzetara mugatua dago.

Erabilpen eskaerarako formularioa

Erabilpen eskaerarako formularioa honako loturan eskuratu daiteke. Bete eta honako helbidera bidali behar da grid@i2basque.es.

Azpiegitura

Konputorako baliabide guztiak i2basque-ren 2.5Gbps-ko sare nagusira konektatuak daude zuzenean Gigabit Ethernet zuntz optikoko interfazeen bitartez. Geure ekipamendua Euskal Herrirako errendimendu altuko konputorako azpiegitura egonkor bat ezartzeko lehen hazia izan dadin diseinatua dago. Horrela ba, azpiegitura hau I+D erakunde guztien eskura dago, eta beraiekin kolaborazioak ezartzea bilatzen da; ikerketa proiektu bateratuen bidez, edo beren konputorako baliabideak i2basque edo beste talde batzuekin partekatzen lagunduz.

Instalaziorako oharrak

Tutorialak

Tutorialeen aurkibidea kontsultatu daiteke.

Errendimendu altuko konputazioa Euskal Herrian

Euska Herriko kalkulu intentsiborako baliabideen eta erabiltzaileen katalogoa.



Itzuli

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan