Sareko ekipoetarako gutxieneko baldintzak

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Erakunde afiliatu batek i2BASQUE sarerako konexioa bermeekin egiteko gutxieneko baldintzak bi kategoriatan banatzen dira:

Konexioaren neurketa: i2BASQUE sarerako konexioak gigabit interfazeak dituen zuntz optikoaren bidez egiten dira. Interfaze eredua, berriz, afiliaturiko erakundearen sareko router/ekipoaren eta i2BASQUE-en presentzia gunearen arteko distantziaren araberakoa izango da.

Protokoloa: afiliaturiko erakundearen sareko ekipoak IPv4 izan beharko du, eta hori erabiltzen diren sareko ekipo guztiek (routerrak) izaten dute.

Gainera, i2BASQUE sarean IPv6 eta Multicast hedatu dira, IPv4-ren gainean, zerbitzu aurreratuetarako. Ezaugarriok erabiltzeko interesa duten erakunde afiliatuentzat komenigarria izango litzateke euren ekipoek jaso egiten dituztela bermatzea. Puntu hau garrantzitsuagoa da komunikazio ekipo berriak eskuratzen direnean, horiek denbora laburrean zaharkituta ez gelditzeko.

Itzuli

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan