Routerrak

i2basque(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

I2BASQUE-ekin konektatzeko router markaren eta modeloaren hautapena, izan ere, afiliaturiko erakundeen beharrizanen edota baliabideen araberakoa izango da. Orokorrean, ez dago besteak baino egokiagoa den markarik. Une honetan, i2BASQUE-era konektaturiko erakunde afiliatuek marka desberdinak erabili eta arazo barik dihardute.

Afiliaturiko erakundeei atal honetako eztabaida irekitzekoa erabiltzeko gomendioa eman nahi diegu, erabiltzen ari diren routerrei buruzko esperientziak, iritziak, zalantzak, kontsultak eta abar azaltzeko. Horrela, informazio praktikoagoa edukiko dugu ekipamendua aukeratzeko:

i2BASQUE konexioan erabiltzen diren eta routing gaitasuna duten routerrak edo switch-ak honako hauek dira:

CISCO eta NAT routerrak

CISCO routerretan NAT konfigurazioa berezi samarra da, NAT estatikoa edo dinamikoa erabiltzearen arabera. Berez funtzionaltasuna (edo erabiltzailearen emaitza) berbera da; routerrak ekipoen IPren ordez (gehienetan lerrun pribatukoa) beste bat erabiltzen du (gehienetan lerrun publikokoa), paketeak sarearen kanpoaldera (Internet) bidali baino lehen.

  • NAT estatikoaren kasuan, aditzera ematen da itzulpena zer IPtatik zer IPtara egiten den.
  • NAT dinamikoaren kasuan, aditzera ematen da itzulpena zer IP lerrunetik zer IPtara edo zer IP lerrunetara egiten den. Itzulpena IP bakarrera egiten denean (NAT dinamikoaren kasuan), beharrezkoa izan daiteke IP hori Loopback interfazera esleitzea.

Itzuli

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzetan